Ijito Besoa

Larrañagako postrea Azoka Herritiken

Osagaiak: 4 pertsonentzat.

• 4 arrautza

• 130 gr azukre

• 170 gr irin

• 2 koilarakada txiki legamia

• Gatz apurtxo bat

• Glas azukrea, gainetik botatzeko

Ziropa egiteko:

• 50 gr ron

• 2 koilarakada ur

• 50 gr azukre

• 130 gr azukre

Nola egin: Bizkotxoa egiteko, nahasi irabiagailuarekin arrautzak eta azukrea. Programatu 2 minutu, 40º-tan, 3. abiaduran. Tenperatura programatu gabe, irabiatu beste 2 minutuz, abiadura berean, harrotu dadin. Erantsi irina, legamia eta gatza, eta programatu beste 5 segundo 3. abiaduran. Ondoren, isuri nahasketa hori labeko erretiluan (aurrez olioztatuta egon behar du). Zabaldu ondo, gehienez ere zentimetro bat edo biko altuera izan behar duela kontutan hartuta. Sartu labean (aurrez bero- tzen jarri, 180º-tan) 10-15 minutuz, gutxigora behera. Zapi heze baten gainera atera, bildu, eta hozten utzi. Bien bitartean, jarri ziroparen osagaiak ontzian, eta programatu 3 minutuz, 100º-tan, 4. abiaduran. Katilu batera atera, eta gorde. Azkenik, zabaldu bizkotxoa, busti ziroparekin, banatu krema bizkotxoaren gainean, bildu berriro, glas azukrea gainetik bota, eta apaindu nahi duzun bezala.

OHARRA: ijito-besoaren betegarria gazia bada, azukre erdia eta legamia erdia erabili. Bildu gabe ere erabil daiteke bizkotxoa, tartak egiteko, tiramisua edo anana-tarta egiteko, adibidez, papereko bizkotxoaren ordez.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina