Txahal buztana egosita onddoekin

OSAGAIAK: Lau/Sei pertsonarentzat

  • 2.000g txahal buztan
  • 200ml oliba
  • Olio
  • 700g tipula
  • 120g azenario
  • 150g porru
  • 10g baratxuri
  • 500ml tomate frijitu
  • 200ml ardo zuri
  • 200ml ardo beltz
  • 2.500 ml ur edo haragi salda
  • 250g onddo salteatuta

NOLA EGIN:

  1. Buztanei gatza gehitu eta 200 ml oliotan frijitu. Frijitutakoan, xukatu eta utzi.
  2. Barazkiak zatikatu eta utzi.
  3. Ontzi batean buztana frijitzen erabilitako olioa ipini eta berotzen jarri.
  4. Berotutakoan, baratxuria gorritu eta jarraian barazkiak gehitu, su txikian edukiz.
  5. Sueztitu ondoren, frijitutako buztanak gehitu, ongi nahastu eta ardo zuria, ardo beltza, tomate frijitua, ura edo salda eta gatza gaineratu, eta egosten utzi ordu eta erdi batean.
  6. Behin eginda, barazkiak haragitatik atera eta turmix eta txino batetik pasatu. Saltsari gatza bota, buztanak eta onddoak sartu eta loditu apur bat.
  7. Loditutakoan, bero mantendu.
  8. Ontzi batean edo buztinezko kazola batean barazkiekin, perretxikoekin, patatekin… norbere gustura jarri

 

IMG_5232Loiolako Inazio Hiribidea, 5 – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.: 943 81 43 15
Posta-e: mikeluriajatetxea@gmx.es • www.mikeluriajatetxea.com

share on:

Leave a Response