UDABERRIKO ZAPOREAK

Ekitaldia Burnibidearen Euskal Museoan (Azpeitia) izango da 2017 Maiatzaren 19an, ostirala, goizeko 10:30tan (aurreikusiriko iraupena 3 ordu). Ekitaldi honen helburua, bertaratzen direnei espazio paregabe baten aitzinean esperientzia mundial batetaz gozatzeko aukera izateaz gain, Urola Gustagarri Udaberriko Zaporeak edizioa aurkeztea da. Edizio hau Urola Erdian izango da Maiatzak 19 eta Ekainak 11 bitarte.

Eguneko jarduera programak hiru atal izango ditu

1. Aurkezpena: Erakunde publiko desberdinetako ordezkari eta edizoaren protagonista diren ekoizle deseberdinen aldetik Udaberriko Zaporeak edizioaren aurkezpena. Edizio honetarakohautatu diren produktuak Lumagorri, Udaberriko baratzeko produktuak eta Euskal Sagardoa DO berria dira.

2. Lurrun trenean bidaiatzearen esperientzia bizi non bidai ondoren egingo den dastaketaren aurrekari batetaz gozatu ahal izango den.

3. Dastaketa: Udaberriko Zaporeak edizioan parte hartuko duten taberna eta jatetxeen eskutik, edizioan dastatu eta gozatu ahal izango diren plater eta pintxo goxoen dastaketa, Euskal Sagardoaz bustita.

Webgune honen bisitariei egun honetako jarduera guzti hauetan parte hartu eta gurekin batera gozatzeko aukera luzatu nahi diegu. Horretatrako azpiko galdetegia bete eta bidali besterik ez dago. Listo.

Oharra: Gonbidapen kopurua mugatua da. Hautaketa irizpidea eskaeren iritxiera data kronologikoaren araberakoa izango da, aforoaren gehiengora iritxi arte. Igo zaitez gurekin Urola Tren Gastronomikora, Zorte on!

 

[ninja_form id=1]