Udako Zaporeak

Diptikoa_udako zaporeak2016 (2)

UROLA GUSTAGARRI edizio berria larunbatean hasten da

Larunbat honetan, Uztailak 16, UROLA GUSTAGARRI edizio berria hasten da “udako zaporeak” izenburupean eta hilabete oso bat iraungo du, Abuztuaren 15a bitartean.

Edizio honetan hiru produktu aukeratu dira Urola Erdia bultzatzeko: eskualdean dauden Artzai Gazta izendapena duten ekoizleen gaztak, Beizamako Urki Zahar txakolin guztiz ekologikoa eta  Egaña Gozotegia bere artisau produktuekin.

Edizioari hasiera emateko, larunbat honetan, Uztailaren 16an, ekitaldi berezia egingo da Loiolan eguerdiko 12:00etatik aurrera. Ekitaldia enologo batek gidatuta, aurrez gonbidatutako publikoari zuzenduriko “kata maridaje” eta dastaketa egingo da lehenengo, jarraian bertaratutako guztiek produktuak dastatzeko aukera izango dute.

Artzai Gazta irabazi asmorik gabeko ekoizle elkarte bat da eta Euskal Herriko 111 artzain eta gaztagilek osatzen dute. Elkartea 1980ko hamarkadaren erdialdean sortu zen, artzai gaztaren nortasunaren alde egiteko. Helburua, gazta tradizio kultural gisa baloratzea da. Urola erdian 8 gaztagile ditugu aukeran. Ikusi ekoizleen zerrenda Urkomeren online gidan: www.urkome.eus

Urkizahar Txakolina, Beizamako lurretan, Getariako Txakolina izendapeneko altuera handieneko mahastietako uztak ematen duen fruitutik sortutako txakolin 100% ekologikoa, bai mahastien kudeaketan nahiz upeltegian. Bere karboniko naturala nabarmentzen da, burbuila erabat fina egin eta ardo berezi eta erakargarria bihurtzen duena.

114 urteko ibilbidea du Azpeitiko Egaña Gozotegiaren jarduerak. Sortzaile ere badira, eta kalitate oneneko lehengaiekin eginiko produktu propioak sortzen dituzte Azpeitiar nahiz kanpotarren gozamenerako, ala nola beraien Inazio pastel famatua nahiz izozki gama luzea. Aipatu Egaña gozotegiak egindako gazta izozkia Idiazabal gaztarekin egiten dutela.

Produktore guztiekin elkarlanean inguruko hiru jatetxek menu berezia eskainiko dute hilabete honetan, jatetxeak Azkoitiko Iturri jatetxea eta Azpeitiko Kiruri eta Mikel Uria jatetxeak dira. Horretaz gain hilabetean zehar egun zehatzetan ekintza bereziak egingo dira, besteak beste bisita gidatuak eta tailerrak.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina