Egaña gozotegiko bisita

Urola Gustagarri-Udako Zaporeak edizioa dagoeneko hasi da. Urola Erdiko 3 jatetxek, Artzai Gazta, Beizamako Urkizahar txakolin ekologikoa eta Egaña gozotegiko izozki artisauak erabiliz, menu ezberdinak eratu  dituzte eta dagoeneko dastatzeko aukera badago Abuztuak 15arte.

Produktu hauek hobeto ezagutzeko, ekintza ezberdinak antolatu ditugu edizio berri honek irauten duen bitartean.

Oraingo honetan bi bisita egingo ditug, Abuztuak 9 eta 11n, Azpeitin dagoen Egaña gozotegiko lantegian. Gozogileak dira eta 1902k beren berezitasunak eskaintzen dituzte, hala nola, Inazioak eta Idiazabal gaztaz eginiko izozkia.

Egañak bere gozo guztiak egiten dituen lekua bisitatuko ahalko duzute eta hain famatu egin dituen izozki artisauak nola egiten diren ikusiko ahalko duzue ere bai, eta ez hori bakarrik, izozkien lantzean parte hartu ahal izango da Egañak Landetan duen lantegian.

Bisitarako aurrez izena eman behar da eta gehienezko 10 pertsonako taldea osatuko da eta gaur oraindik ere aukera dago horretarako. Izen ematea Loiolako Turismo Bulegoan, 943151878 zenbakian edo i-loiola@turismo.eus helbidean eman daiteke.

Parte hartu ezazue esperientzia ezberdin bat bizitzera. Animatu!

share on:

Leave a Response