Errezil sagarra

Sagar barietate hau ehunka urtetan Errezil eta inguruko baserri guztietan ekoiztu izan da. Barietate zaharrenetarikoa da eta euskal sukaldaritzan oso ezaguna da. Kolore berde-horixka du (baina ilun samarra ere izan liteke), neurri ertainekoa da eta itxura nahiko zapala du (txorten ondoan koskor txiki bat edo, izan ohi du, baina ez ale guztiek). Azal gogorra eta latz samarra du, eta, zaporea, berriz, gazia du.

Errezil Sagarra gordinik jateko, sagardorako edota sukalderako erabili daitekeen bertako sagar barietate bakarrenetarikoa da.

Sagardogileen esanetan, sagardoa egiteko dagoen sagarrik onenetakoa da. Eta sukalderako oso preziatua da, batik bat postreak egiteko: sagar erreak, konpota, tartak, menbrilloa, marmelada…

Errezilen eta inguruko azoketan erosi daiteke. Leku freskoan edukiz gero, udaberrira arte iraun lezake.


 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina