Isaac Gª Bravo ‘No es país para sosos’ telebista saioan

Isaac Gª Bravo Garmendia sukaldariak, Urrestillako Jai Alai jatetxea, ETBko ‘No es país para sosos’ saioan Loiolako Pipermorroarekin egindako errezeta prestatu zuen.

Loiolako Pipermorroa, Urola Erdiko piper berezi bat da, eta nahiko ezezaguna. Loiolako Pipermorroa, Azpeitiko eta Azkoitiko landa eremuko lursail txikietan ekoizten da. haragi lodiko fruitua da (7-8 mm), luzetara laukia eta amaiera biribildu edo/eta irregularra 3-5 lobulotan, eta 230-300 gramo inguruko pisua du. Azkoitia eta Azpeitiko azoketan saltzen dute baserritarrek.

Beheko bideoak duzue pausoz pauso Isaac-ek prestatutako errezeta. Ausartzen al zara piperrak preparatzera?

share on:

Leave a Response