Oilasko eta Errezil Sagar krepa

 

 

Osagaiak krep masa:

  • 3 Arrautza.
  • Behi esnea 250 zl.
  • Gari irina 150 gr.
  • Oliba olioa.
  • Gatza.

Osagaiak krepearen betegarria:

  • Oilasko istar bat.
  • Errezil Sagar bat.
  • Sagardoa 250 zl.
  • Tipula 1.
  • 2 Baratxuri ale.

Osagaiak pikillo saltsa:

  • Tipula.
  • Piper pikilloa.
  • Azukrea.
  • Olioa.
  • Gatza.

Osagaiak Errezil Sagar saltsa:

  • Tipula.
  • Errezil Sagarra.
  • Gurina.
  • Azukrea.

Prestaketa:

Krep masarako osagaiak nahasi birringailuarekin. Krepak egin zartaginean. Bestalde, oilasko istar bat hartu eta olio apur batekin kazola batean erregosi eta tipula, baratxuria eta sagarra bota puskatan. Dena batera erregosi eta sagardoa gehitu. Utzi alkohola aireratzen. Ontzi azkarrean egin genezake 20 minutuz edota bestela ordu batez edukiko dugu. Likidoa falta badu ura gehitzen joango gara. Eginda dagoenean, oilaskoa atera eta desmigatu eta saltsa urritu. Azkenean, dena nahastuko dugu oilaskoarekin. Krepak oilaskoarekin bete, erruloak egin eta zartagin batean oliotan frijituko ditugu. Saltsarako; tipula erregosi, pikilloa zatituta eta sagarra zatituta bota, azukre apur bat gehitu biei gozo puntu bat eduki dezaten. Biak birrinduko ditugu. Platerean jarriko ditugu saltsak eta krepak erditik moztuta.

share on:

Leave a Response