Porruz egindako pastela karramarroekin eta barazkidun saldarekin

Osagaiak (4 lagunentzat):
• 8 porru.
• 8 arrautza.
• Litro bat esne-gain.
• Gatza.

Saldarentzako osagaiak:
• 2 tipula.
• 4 azenario.
• 2 porru.
• Gatza.
• 2 dl. oliba-olio (0,4°koa).

NOLA EGIN:

  1. Porruak garbitu, duten berde guztia kenduz, eta ahal den zurien utzi. Hauek egosi, ahal den bigunen egon daitezen. Ondoren, egosten erabilitako ura kendu.
  2. Arrautzen gorringoa eta zuringoa bananduko ditugu. Molde gogor bat hartuko dugu, eta gurinez igurtziko dugu. Bestalde, arrautza gorringoa eta esne-gaina irabiatuko ditugu ontzi batean.
  3. Nahaski honi hiru arrautza- zuringoak erantsi elur puntuan, eta gatza bota.
  4. Aurrez prestatutako moldean, krema geruza bat eta arrautza ipiniko ditugu, porruak luzetaka jarrita beste geruza bat, karramarro haragiarekin beste geruza bat, eta horrela molde guztia bete arte.
  5. Ondoren, moldea Maria bainuan jarriko dugu kazola batean, eta hau labean sartuko dugu, 175°tan, ordubete. Amaitutakoan, hozten utziko dugu, erraz moztu ahal izateko.

SALDA:

  1. Barazkiak laukitxotan moztu eta frijitzen jarriko ditugu. Biguntzen direnean, porru salda erantsiko diogu, eta gatza bota.
  2. Erdira urritzen denean, “turmix”-ean pasatu, eta era honetara krema fin bat geldituko zaigu.
  3. Pastela puskatan moztu eta labean berotu. Plater batean karramarro krema jarriko dugu, eta, horren gainean, pastel errazioa.

IMG_4856Larrañaga hotela jatetxearen errezeta

Urrestilla bidea z/g • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.:943 81 11 80

info@hotel-larranaga.com • www.hotel-larranaga.com

share on:

Leave a Response