Udako Zaporeak jatetxeak eta ekintzak

Udako zaporeak; jatetxeak eta ekintzak.

Uztailaren 16tik Abuztuaren 15a bitartean iraungo du Urola Gustagarriko Udako Zaporeak edizio berriak.

Bailarako hiru jatetxek hartuko dute parte bertan, Azkoitiko Iturri jatetxeak, Azpeitiko Kiruri jatetxeak eta Azpeitiko Mikel Uria jatetxeak. Bertan menu bereziak dastatu ahal izango ditugu, bihar Uztailak 16an Loiolan ospatuko den “kata maridajea”n sakonago ezagutu ahal izango ditugun 3 produktuez Artzai gazta, Egañako artisau produktu eta Urkizahar txakolin ekologikoaz osaturik egongo direnak.

Gaurkoan jatetxe hauetaz eta prestatu dituzten menuetaz hitz egingo dizuegu besteak beste. Gogoratu, hilabete batean dastatu ahal izango direla menu hauek.

 ITURRI JATETXEA: Garaian garaiko produktuekin egindako Euskal sukaldaritzaz gozatzeko jatetxea Azkoitian. Prestatu duen menua (27€ BEZ barne).

– Artzai Gaztaren krema hotza urdaiazpiko izpituarekin.

– Entsalada epela, bakailaoarekin, piperradarekin eta pil-pil arinarekin.

1.platera_iturri

– Txahal-masailak bere zukuan erregosita.

2.platera_iturri

– Ignazio eta Idiazabal gazta izozki-bolak karameluzko tipulan.

postrea_iturri

– Urkizahar txakolin ekologikoa (botila ½ mahaikide bakoitzeko).

– Kafeak.

KIRURI JATETXEA: Loiolako erreferentziazko jatetxea. Urteetako esperientzia herritarren zerbitzura. Prestatuko duen menua (33€ BEZ barne).

– Etxeko aperitiboa.

– Entsalada epela Artzai Gaztarekin eta kuiatxoarekin, sasoiko fruituekin egindako gatzozpin bereziarekin gozatua.

1.platera_kiruri

– Mihi-arraina txakolin puntuarekin.

2.platera_kiruri

– Souffle faltsua Ignazio izozkiarekin.

postrea_kiruri

– Urkizahar txakolin ekologikoa (botila ½ mahakide bakoitzeko).

OHARRA: Uztailak 30 eta 31n eta abuztuak 1ean ez da menu hau eskainiko.

MIKEL URIA JATETXEA: Mailako autore sukaldaritza. Tradizioa eta modernitatea Azpeitiko lokal batean. Prestatuko duen menua (34€ BEZ barne).

– Artzai Gaztaz egindako aperitiboa sagar-izozkiarekin.

– Eusko Labeleko atun marinatuaren entsalada, txakolin puntua duen zitriko aparrarekin.

1.platera_mikel_uria

– Eusko Labeleko txahal azpizuna onddo saltsarekin eta gazta eta hirugihar terrinarekin.

2.platera_mikel_uria

– Arroz esne zopa Ignazio izozkiarekin.

postrea_mikel_uria

– Urkizahar txakolin ekologikoa (botila ½ mahaikide bakoitzeko).

– Kafeak.

OHARRA: Uztailak 30 eta 31n eta abuztuak 1ean ez da menu hau eskainiko.

Menuez gainera, hilabete honetan, Udako Zaporeak edizioan parte hartzen duten ekoizleen eskutik ekintza ezberdinetaz gozatzeko aukera izango dugu. Hona hemen ekintzen egutegia:

– Uztailak 23 eta Abuztuak 13. Beizama, 11.00tan.

ARTZAI GAZTA – ARRETA: Arreta baserriko gaztandegira bisita. Idiazabl jatorriko gazta ekoizleak eta Artzai Gazta elkarteko kide.

– Abuztua 6. Beizama, 11.00tan.

URKIZAHAR TXAKOLIN EKOLOGIKOA. Getariako Txakolina jatorrizko deiturako mahastirik altuena ezagutu eta txakolin honen ekoizpenaren sekretu guztiak zuzenean ikasi Urkizaharko ugazabaren eskutik. Urkizahar baserria (Beizama).

– Abuztuak 9 eta 11. Azpeitia, 11.00etan.

EGAÑA GOZOTEGIA. Izozkien elaborazioa ezagutu zuzenean bere ekoizpenean parte hartuz, Egañak Landetan duen lantegian. Gehienez 10 pertsona.

Bisita guztietarako aurrez izena eman beharra dago Loiolako Turismo Bulegoan. 943151878.    i-loiola@urolaturismo.eus.

Uda honetan zerbait ezberdina egin nahi baduzue, ez pentsatu bi aldiz eta parte hartu!

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina