Urola Gustagarri udaberriko zaporeak, igo zaitez Urolako tren gastronomikora

Urola Gustagarri edizio berri honetan, bertako eta garaiko produktuak balorean jartzearekin batera, eskualdeko beste elementu turistiko paregabe bat ere jarri nahi dugu, Burdinbidearen Euskal Museoa eta Urolako trena.

Nola lortuko dugu bertako produktua eta gastronomia, Urolako trenarekin lotzea?

Bi ardatz nagusiren bitartez:

  1. Trena inauguratu zen momentutik, baserritarrek hau erabili zuten eskualdeko eta inguruetako azoka ezberdinetara joateko beraien produktuak saltzera.
  2. 1926.urtean, Urolako trenaren inaugurazio egunean dastatu zen menua ikusi ahal izan dugu.

Aipatzekoa da, garai hartan, bertako produktuaren aldeko apustua egin zutela menuan: ilarrak eta Urrestillako oilaskoa besteak beste. Aurrekari horretan oinarrituz, UROLA GUSTAGARRI UDABERRIKO ZAPOREAK eskaintza sortu dugu.

* Edizio honetako produktuak: Lumagorri (baserriko oilaskoa), udaberriko baratza eta Euskal sagardoa.

* Parte hartzaileak: Urola erdiko 14 taberna eta 7 jatetxe.

*Baserri bisitak: baratza eta Lumagorri ustiaketetara.

* Noiz: Maiatzaren 19tik Ekainaren 11ra.

* Aurkezpen ekitaldia: Maiatzak 19, 10:30etan Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan.

Ez galdu aukera eta igo zaitez Urolako tren gastronomikora!

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina