Martxan da udazkeneko Urola Gustagarri

Udazkeneko Urola gustagarriren aurkezpena

Laugarren urtez, Urola Gustagarriren edizio berri bat hastera doa. Asteburu honetatik hasi eta urtarrila bitartean Urolako jatetxeak bertako eta garaiko produktuekin prestatzen dituzten platerak dastatu ahal izango ditugu. Udazkena, sasoi aproposa da bertako eta garaiko produktuekin sukaldariek duten trebetasuna adierazteko eta modu honetan, gaur egun gailentzen ari den “Km 0” filosofiarekin bat egiten du Urola Gustagarri ekimenak. Laburbilduz, bertako produktuak zuzenean ekoizleari erostearen garrantzia azpimarratu nahi da, natura eta kontsumitzailea bera errespetatuz.

Filosofia horrekin abiatzen da Udazkeneko Urola Gustagarriren edizio berri hau. Urola bailarako bederatzi jatetxek, bertako eta garaiko produktuekin plater bikainak prestatzeko duten habileziaz gozatu ahal izango dugu. Plater hauek, jatetxe bakoitzak duen menu edo eta karta zerbitzuan barneraturik daude eta argi eta garbi nabarmendurik egongo dira hiruki itxurako mahaigaineko batzurekin. Plater hauen inguruko informazioa laster zabalduko dugu, bitartean jakin ezazue asteburu honetan hasiko dela, beraz, adi egon.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina