TARTA BARRUKOA
Osagaiak:
- 500gr kalabaza.
 - 400gr porru
 - 60gr gurin.
 - Sagar bat.
 - 2 arrautza.
 - 200ml esne.
 
Prestaketa:
- Porruak garbitu eta zati txikitan zatitu.
 - Kalabaza zuritu eta zati txikitan zatitu.
 - Kazola gurina jarri eta barazkiak gehitu. Sutan jarri.
 - Barazkiak biguntzen hastean, sagarra gehitu zati txikitan eginda.
 - Dena biguntzean sutatik atera.
 - Bol batean 200ml esne eta 2 arrautza gehitu, piper hauts eta gatz pixka bat bota. Dena nahastu.
 - Barazkiei gehitu eta nahastu.
 - Barazkiak orearekin egindako tartaletara bota.
 - Labean sartu 30 minutuz. Azken bost minutuetan legatz zatiak jarri gainean eta berriro labean sartu.
 - Hozten utzi eta moldetik atera.
 
OREA
Osagaiak:
- 250gr irin.
 - 125gr gurin.
 - 2 arrautza.
 - 40ml ur.
 - 5gr azukre.
 - 10gr gatz.
 
Prestaketa:
- Bol batean irina jarri bolkan bat eginez. Bolkan horretako “zuloan” gatza, azukrea eta arrautzak nahastu.
 - Gurina (ez dadila hotza egon) moztu eta irinarekin egindako bolkan ertzetan jarri.
 - Irina eta gurina nahasten joan eta ondoren dena batera nahastu. Masa bat gelditu behar du.
 - Hozkailuan sartu eta hozten utzi.
 - Masa zabaldu 2mmko lodiera emanaz gutxi gora behera.
 - Tarta molde txiki bat gurinarekin busti eta ondoren masa bertan jarri.
 - Txitxirio batzuk jarri gainean (masa ez igotzeko eta uniforme gelditzeko) eta labean sartu.
 - Eginda egotean txitxirioak kendu.
 
SAGAR BINAGRETA
Osagaiak:
- 2 sagar.
 - 2 baratxuri.
 - 250ml oliba olioa.
 - Sagar ozpina.
 
Prestaketa:
- Sagarrei bihotza kendu.
 - Labeko bandeja batean olioa jarri, sagarrak bertan busti eta gainean jarri.
 - Baratxuria zuritu, zatitu ale bakoitza lau zatitan eta sagar barruan sartu.
 - Labean sartu 20-25minutu.
 - Sagarrak zuritu eta birrintzeko ontzi batean jarri.
 - Gatz pixka bat, sagaro ozpina eta olioa gehitu eta dena birrindu.
 
AURKEZPENA
- Plater batean tartaleta jarri eta sagar binagreta gehitu.
 - Ziazerbak garbitu, hostoa bakarrik utzi. Gatza eta olioa bota eta nahastu.
 - Ziazerbak platerean tartaletaren alboan jarri eta binagreta pixka bat gehitu gainean.
 - Sagar bat laminatu eta ziazerbei gehitu.
 


