Ezagutu baserri agroekologiko bat errezilen

Baserrietara bisita gidatuak

Urola gustagarri ekimenak aurrera darrai eta urtarrila bitartean urolako 9 jatetxetan bertako eta garaiko produktuekin dastatu ahal izango diren platerez gain proiektuaren osagarri diren beste hainbat ekitaldi buruko dira, beti ere helburu jakin batekin; bertako ekoizleak eta bertako produktuak ezagutzera ematea eta balioan jartzea.

Hau horrela,  lehendabiziko ekimena asteburu honetan bertan burutuko da errezilen. Irure Txiki baserrian egingo dira ekimenetako asko, eta lehendabizikoa igande honetan bertan izango da baserri agroekologiko honetan, non baserriko animali bizidunez gain bertan ekoizten dutena ere ezagutu ahalko den. Horrela, baserri dibertsifikatu bat zer den jakin ahalko da. Irure txikin, Errezil Sagarra ekoizten dute, eta baita garia bera ere, beraz ogia edo gailetak egiten ikasteko tallerrak ere egiten dituzte. Hau dena ikusi ahalko da igandeko ate irekien jardunaldian eta amaitzeko lunch bat ere egingo da bertako produktuak dastatzeko. Lasai, igande honetan ezin baduzue aukera gehiago izango baita Irure Txiki baserri agroekologikoa ezagutzeko.

Bisitatzeko egunak:

Azaroak 29 Igandea: 11:00tatik 12:30tara / 16:00tatik 17:30etara

Abenduak 13 Igandea: 10:00tatik 11:30tara / 16:00tatik 19:00tara

Urtarrilak 17 Igandea: 11:00tatik 12:30tara / 16:00tatik 17:30tara

 

Animatu eta eman izena 605 755543 telefono zenbakian ekimena burutu behar den asteko ostiral eguardia baino lehen. Bisita eta lunchak 10€ko kostua izango du.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina