Ezagutu turismora dibertsifikatu den baserria Zumaian

Urola Gustagarri edizio hau amaitzear dago; hiru hilabetetan zehar Urola Kostako 9 jatetxek bertako eta garaiko produktuekin eginiko plater ezberdinak prestatu dituzte. Honez gain, ekintza ezberdinak eduki ditugu proiektua osatzeko, beti ere bertako ekoizle eta produktuak ezagutzera eramanez eta balion jarriz.
Urtarrilak 23 eta 30ean izango dira azken ekitaldiak. Zumaiko Santa Klara baserri-nekazalturismo eta landetxera bisita gidatua. Bertan turismora dibertsifikatu den Euskal Kostaldeko baserri baten eredua ikus dezakegu. Santa Klaran, baserriko ekintzetan parte hartu ahal izango da, baserrian dagoen baratzean lurrarekin lan egiten, belarra mozten eta landatutakoa jasotzen ikusiaz ikasi. Gainera abere ezberdinak dituzte: haragi behiak, esne behiak, txahalak, zezenak, ahuntzak… eta beraien zainketa eta hazkuntza ikusi ahal izango da. Guzti honi amaiera bikain bat emateko, paraje ezin hobean bertako produktuen dastaketa batez gozatu ahal izango da.
Larunbat honetan ezin baduzu gerturatu, ezagutu ezazu hurrengoan. Familiako gazteenekin egiteko plan paregabea eskaintzen digu Santa Klara baserri-nekazalturismo eta landetxera bisitak. Animatu!
Bisita egunak:
– Urtarrilak 23, larunbata 10.30tatik 11.30tara.
– Urtarrilak 30, larunbata 10.30tatik 11.30tara.
Parte hartu eta eman izena 943860531 telefono zenbakian edo idatzi info@santaklara.es helbidera.


santa klara3 santa klara2 santa klara1

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina