Gaztandegira bisita

Urola Gustagarri-Udako Zaporeak edizioa hasi besterik ez da egin. Urola Erdiko 3 jatetxek, Artzai Gazta, Beizamako Urkizahar txakolin ekologikoa eta Egaña gozotegiko izozki artisauak erabiliz, menu ezberdinak eratu  dituzte eta hilabete batean zehar (Abuztuak 15 arte) dastatu ahal izango dituzue.

Produktu hauek hobeto ezagutzeko, ekintza ezberdinak antolatu ditugu edizio berri honek irauten duen bitartean.

Oraingo honetan bisita bat izango dugu, Uztailak 23 larunbatean, Beizaman dagoen Arreta baserriko gaztandegira. Idiazabal jatorriko Beizama gaztaren ekoizleak dira eta Artzai Gazta elkarteko kideak.

Arditegia (ardien neguko aterpea), jetzitegia (ardiak jezteko instalazioak), gaztandegia (gazta egiteko gunea), ganbera (gazta egin eta gordetzeko tokia), museoa eta denda bisitatu ahal izango dira.

Bisitarako aurrez izena eman behar da eta gaur oraindik ere aukera dago horretarako. Izen ematea Loiolako Turismo Bulegoan, 943151878 zenbakian edo i-loiola@turismo.eus helbidean eman daiteke.

Parte hartu ezazue esperientzia ezberdin bat bizitzera. Animatu!


queso-beizama-entero-12-kg

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina