Datorren larunbatean, hilak 16ean, 23. AZKOITIA-AZPEITIA nazioarteko maratoi erdia ospatuko da.
Kirol praktika bertako produktuetan oinarrituriko gastronomiarekin uztartzeak bizi poza ematen duelako, UROLA GUSTAGARRI RUNNING & FESTA! ekimena antolatu dugu, AZKOITIA-AZPEITIA ANTOLAKUNTZA-rekin batera.
Azpeitiko ERTZ Taberna, EGUZKITZA Taberna, GANBARA GOURMET Ardotegi & Delicatessen, ETXAUN Delicatessen eta JUANTXO TXIKI Tabernak dira parte hartzaileak. Bertako produktuez osaturiko pintxo ezberdinak dastatu ahal izango ditugu.
- JUANTXO TXIKI Taberna: Olagarroa, piper berde eta tipula brotxeta.
- ETXAUN Delicatessen: Label Tomatea eta Getariako antxoa bi eratara eginiko tosta.
- GANBARA GOURMET Ardotegi & Delicatessen: Label Tomatea, Getariako hegaluze eta antxoa pintxoa.
- EGUZKITZA Taberna: Urrestillako piperra, Beizamako Gazta eta Basatxerri urdaiazpiko “montaditoa”.
- ERTZ Taberna: Basatxerri urdaiazpikoa, Ertxiñeko arrautza ekologikoak, Getariako antxoarekin.
Pintxo sorta ederra dastatzeko aukera larunbatean. Bertako produktuez osaturik, korrikazaleen gustagarri.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!