Igor Zalakainen errezeta: “Txuleta sagar patatekin eta bere entsalada”

OSAGAIAK  (6 lagunentzat)

Txuletaren prestaketarako:

  • Kiloko txuleta eder bat, zaharrarena
  • Gatz lodia

Sagar pataten prestaketarako:

  • 2 patata eder
  • Tipula bat
  • 2 errezil sagar
  • 1 dl. oliba olio
  • Perrexil txikitua
  • Gatza eta piper hautsa

Eskarola eta sagar entsaladaren prestaketarako:

  • Eskarola buru bat
  • Sagar eder bat (zuritu eta txotxetan moztua)
  • Ozpin goilarakada bat
  • Intxaur olio goilarakada pare bat
  • Gatza

PRESTAKETA

Txuletaren prestaketarako:

  1. Sua bizi-bizia eta zartagi edo plantxa oso beroa dagoela, jarri gainean txuleta, gainaldea gatz larriz estalita.
  2. Behealdea ondo gorritua dagoenean, irauli txuleta, beste aldetik erre dadin. Egindakoan, igurtzi azalera gehiegizko gatza kentzeko eta jarri erretilu bero batean, ebakitzen hasi aurretik.

Sagar pataten prestaketarako:

  1. Zuritu patata eta sagarrak eta ebaki xerra berdinetan.
  2. Ebaki tipula ziritan.
  3. Jarri labeko erretiluan tipula, patata eta sagar xerrak olioarekin, eman gatza eta piperra.
  4. Egosi 20 minutuz labean 195 Cº.
  5. Azkenean, zabaldu gainetik perrexil xehatua.

Eskarola eta sagar entsaladaren prestaketarako:

  1. Eskarola burua ondo garbitu bere orririk zatarrenak kenduaz.
  2. Eskarola orriak sagar txotxekin nahastu.
  3. Olio gatz eta ozpinarekin presatutako oliozpina gehitu entsaladara eta nahastu.
  4. Bukaera eta aurkezpena txuletari hezurra kendu garbi-garbi.
  5. Zatitan moztuko dugu txuleta, berau lau lagunentzako izango bait da.
  6. Platerean, txuleta eta ondoan sagar patatak. Hauen alboan entsalada “fresko” ukitua emanaz platerari.

BUKAERA ETA AURKEZPENA

Txuletari hezurra kendu garbi-garbi. Zatitan moztuko dugu txuleta, berau lau lagunentzako izango bait da.
Platerean, txuleta eta ondoan sagar patatak. Hauen alboan entsalada “fresko” ukitua emanaz platerari


Igor Zalakain, Arzak Jatetxea.

“Herriaren izena, sasoiko atzena, errege sagarra ezizena. Euskal Herriko usai, zapore guztiok sagar honi adore”.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina