Oilasko errea

 

Osagaiak:

  • Tipula.
  • Ererzil Sagarra.
  • Ardo zuria.
  • Likorea.
  • Oilaskoa.
  • Gatza.

Prestaketa:

  1. Laberako ontzi batean, ur pixka bat jarri eta gero tipula eta sagar ugari zatituta. Gainean oilaskoa jarri.
  2. Labera sartu eta erretzen ari den bezala ardo zuria gehitu.
  3. Alde bat egindakoan itzulia eman eta horrekin batera, gatza gehitu. Likore pixka bat ere bota.
  4. Oilaskoa eginda dagoenean zatitu eta platerean jarri, ontzian gelditutako saltsa gainera bota eta tipula eta sagar zatiak alboan jarri.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina