Osagaiak (4 lagunentzat):
• Hostopil (hojaldre) orri bat
• Porruak
• Ganbak
• Irina
• Tipula 1
• Gurina
• Esnea
• Olioa
• Gatza
• Arrautza 1
• 150 ml. esne-gaina (nata)
• Salda.
Nola egin:
- Tipula 1 eta 2 porruak txiki-txiki egin eta olio pixka batekin potxatu.
- Ondoren ganbak gehitu.
- Beste ontzi batean 90 gr. gurin eta 90 gr. irin nahastu eta litro bat esne gehituz bexamela egin.
- Potxatutako barazki eta ganbak bexamelari gehitu, nahastu eta hozten utzi.
- Hostopila zatikatu eta bexamela bertan bildu.
- Hostopila irabiatutako arrautzaz igurtzi gainetik, eta labean berotu 180 gradutara 20 minutuz.
- Porru saltsa egiteko tipula 1 eta 2 porru txiki-txiki egin, eta olio pixka batekin potxatu.
- Gero esne-gaina (nata) eta salda gehitu eta ordu erdiz egosi. Amaitzeko dena ongi irabiatu.
Sanagustin kulturgunearen errezeta
Plaza Nagusia, 5 – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) • Tel.: 943 15 52 20
www.sanagustinkulturgunea.net