Sagar eta oliba tarta

OSAGAIAK  (6 lagunentzat)

Azukre integralezko bizkotxoa

  • 75 gramo azukre integral
  • 75 gramo azukre
  • 2,5 gramo legamia hauts
  • 25 gramo intxaur hauts
  • 75 gramo irin
  • 50 gramo almendra hauts
  • 200 gramoarrautza-zuringo
  • 150 gramo gurin

Oliben eta sagarren gratinatua

  • 2 Errezil sagar
  • 35 gramo oliba beltz, hezur gabe
  • 10 gramo oliba olio birjina
  • 15 gramo azukre
  • Gazta saltsa
  • 100 gramo gazta

Baita

  • Azukrea
  • Laranja-azala lehorra hautsetan

PRESTAKETA

Azukre integralezko bizkotxoa

  1. Nahasi bol batean irina, legamia, intxaurra, almendra eta azukreak.
  2. Irabiatu eta, ondoren, erantsi zuringoak.
  3. Epeldu gurina eta gehitu.
  4. Nahasi dena ondo eta utzi hozkailuan 3 orduz pausatzen.
  5. Luzatu masa hori, zentimetro bateko lodierako molde luzangetan (3 X 6 cm).
  6. Erre labean 10 minutuz, 180ºC-tan.

Oliben eta sagarren gratinatua

  1. Zuritu sagarrak eta erauzi zuztarra.
  2. Ebaki sagarrak eta olibak neurri bereko koadrotxo txikitan.
  3. Nahasi batzuk eta besteak bol batean eta erantsi azukrea.
  4. Emultsionatu hori olioarekin eta oliben zukuarekin (koilarakada bat), eraginez.

Gazta saltsa:

  1. Nahasi dena, krema berdin bat bihurtu arte.

BUKAERA ETA AURKEZPENA

  1. Jarri nahasketa bizkotxo hotzaren gainean.
  2. Hautseztatu gainetik azukre pixka bat eta gratinatu edo karamelatu, sopletearekin.
  3. Antolatu plateraren eskuinaldean tarta eta, ondoan, saltsa.
  4. Honen gainetik hautseztatu laranja-azala.

Errezeta: Igor ZalaIgor Zalakainkain, Arzak Jatetxea.

“Herriaren izena, sasoiko atzena, errege sagarra ezizena. Euskal Herriko usai, zapore guztiok sagar honi adore”.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina