Urola Gustagarri III. edizioa Sevatur Turismo azokan

Urola Gustagarriren III. edizioa gaur aurkeztu da Donostian, Sevatur Turismo azokan.azala Eskualdeko agintariak eta jatetxeak azokara bertaratuko ikusleen aurrean III. Ediziorako antolatutako gastro ekintzak, azokak eta feriak, bisita gidatuak, tailerrak ezagutzera eman dituzte. Horrez gain, edizio honetan nabarmenduko diren bi produktuak aurkeztu dituzte, euskal okela eta euskal esnea, eta beroiekin egindako pintxoak dastatzeko eskaini dituzte.

Honako agintariek hartu dute parte:

  • Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkatea eta Iraurgi Berritzeneko lehendakaria
  • Urrategi Alberdi, Azkoitiko alkatea
  • Iñaki portilla, Iraurgi Berritzeneko ordezkaria
  • Jon Peli Uriguen, Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko Foru Diputatua (Gipuzkoako Foru Aldundia)
  • Arantza Madariaga, Basquetoureko Zuzendari orokorra.

Eta jatetxe hauek izan dira bertan:

  • Joseba (Azkoitia)
  • Kiruri (Loiola – Azpeitia)
  • Sagasti Zahar (Azpeitia)
  • Larrañaga (Azpeitia)
  • Aranburu (Aizarna – Zestoa)10930868_332906810247286_8151574069510104917_n

III. edizoa martxoaren 19tik apirilaren 19ra bitartean burutuko da. Blog honetako beste postetan duzu informazio osoa, produktuen inguruko azalpenak, dastatu daitezkeen menuak eta antolatutako ekintzak.

 

Euskadi Gastronomika produktu turistikoa

Urola Gustagarri ekimen hau Basquetour-ek bultzatu du “Euskadi Gastronomika” produktu turistikoaren bidez. Bertan eskualdea eta bertako hamabost enpresa atxikituta daude, eta, Urola Garaiaren eskaintza enogastronomikoa ezagutzera emateko asmoa du. Orohar, Euskadi jomuga enogastronomiko gisa nazioarte mailan erreferente bihurtzea du helburu.

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina