Badator Azoka Herritik

Irailak 18-19an Azoka Herritik

Azoka Herritiken edizio berria irailaren 18 eta 19an izango da. Dagoeneko hirugarren urtea izango da eta beste behin herriko ekonomia sustatu eta bertako produktuak kontsumitzeko aldarrikapen festa bat izango da. Azpeitiko sustatzaile ezberdinak dira ekimen hau martxan jartzen dutenak eta bertako produktuak erosi, prestatu, dastatu eta gozatzeko asmotan herrian kontsumitzeko modu sostengarri bat dute helburu, azpeitiarrena eta azpeitiarrentzat.

Pasa den urtean Loiolako pipermorroa izan bazen protagonista honako honetan produktu ekologikoei emango zaio garrantzia eta azaroaren 19ko azokan arraultza ekologikoekin dastaketa berezi bat egongo da. Azoka ostiral arratsaldean hasi eta larunbatean amaituko da, baina ekimena ez da bere honetan geldituko, hain zuzen ere herriko 6 jatetxek bertako produktuekin egindako menu bereziak eskainiko dituzte prezio onean bi asteburutan zehar, azoka irauten duen bitartean eta hurrengo astebukaeran. Gainera jatetxeek plater hauen errezetak erakutsiko dizkigute eta horrela azokan erositako produktuekin menu berezi hauek egiteko aukera izango dugu. Beraz, adi egon aurrerantzean informazio gehiago joango gara eta zuenganatzen blog honetan. Animatzen joan zaitezten honats aurtengo edizioan banatuko diren liburusken azala.

 

Irailak 18-19an Azoka Herritik
Azala
Partekatu:

Utzi zure Iruzkina