Berenjena biribilkiak

Osagaiak: Lau pertsonarentzat.

  • 3 berenjena
  • 75gr Idiazabal
  • Gazta birrindua
  • Piper gorri
  • 1.200gr haragi xehatu
  • Olioa
  • Gatza
  • Kuiatxo 1

Bexamela:

  • 25gr gurin
  • 25gr irin
  • 1/2 esne
  • piper hautsa
  • gatza

Pikilo krema:

  • 100gr pikillo
  • Tipula
  • Pipar berde 1

NOLA EGIN

  1. Berenjena garbitu, 1cm zabalerako xaflak moztu (sobratutakoa betegarriarentzat gorde), xaflak olioarekin eta gatzarekin pintzelatu bi aldeetatik eta plantxan egin (haragia bigundu harte).
  2. Betegarria egiteko kuiatxoa, piper gorria, tipula eta berenjena zatikatu, eta oliotan potxatu. Gero haragi xehatua erantsi eta dena goxatu. Bexamela egin.
  3. Ondoren, egindako xaflatxoei betegarria jarri gainean eta biribildu. Laberako erretilu batean labe papera jarri eta bata bestearen ondoan lerrokatuko biribilkiak. Bexamela bota gainetik, ondoren gazta, eta labera sartu 180ºC goi eta behetik.
  4. Gaztak urre kolorea hartzen duenean atera. Pikillo kremarentzat osagarri guztiak oliotan potxatu, eta ondoren guztia irabiagailutik pasa.

AURKEZPENA:

Platerean pikillo krema pixkat jarriko diegu biribilkitxoei azpian


 

IMG_5380Elosiaga auzoa, 353 – 20730 Azpeitia (Gipuzkoa)

Tel.: 943 81 34 42

Posta-e: sagastizahar@hotmail.es

share on:

Leave a Response