Entsalada epela gulakin eta Errezil Sagarrarekin

Osagaiak:

  • Letxuga berdea.
  • Tipula.
  • Tomatea.
  • Gulak.
  • 2 Errezil Sagar.
  • Olioa.
  • Gatza.
  • Ozpina

Prestaketa:

Lehenengo letxuga eta tomatea ipiniko ditugu; ondoren, sagarra zati txikitan moztu, eta gulekin batera frijitu zartaginean. Ondoren, osagai guztiak platerean ezarriko ditugu. Amaieran, gatzarekin, olioarekin eta ozpinarekin gozatuko dugu.

 

 

share on:

Leave a Response