Errezil Sagar, tomate eta gazta entsalada

 

Osagaiak entsaladarako:

  • Letxuga.
  • Tomatea.
  • Errezil Sagarra.
  • Behi gazta freskoa.
  • Intxaurrak.

Osagaiak sagar dultze binagretarako:

  • Oliba olio birjina estra 90gr.
  • Errezil Sagar dultzea 30gr.
  • Ozpina 30gr.

Prestaketa:

Letxuga garbitu eta zatitu. Tomatea, sagarra eta gazta freskoa xerra mehetan moztu. Nahi izanez gero gordinik muntatu platerean bat bestearen gainean jarriz zirkulu forman, bestela zartagin batean olio apur batekin markatu sagarra eta tomatea edota labean 190ºC tan 8 minutuz.

Binagreta egiteko birrindu osagai guztiak. Zirkulu erdian letxuga jarriko dugu, gainetik intxaurrak bota eta binagretaz goxatu entsalada.

 

share on:

Leave a Response