Errezil Sagarraren platerak 2018

2018 urtean ere, Urkomek, Iraurgi Berritzenek, Errezilgo udalak, Ibarbi: Errezilgo Errezil SAgarraren elkarteak eta Errezilgo Azokak elkarlanean Errezil Sagarraren errezeten liburuxka kaleratu dugu.

Aurtengoa bostgarren urtea da eta beste edizioetan bezala, oraingoan ere bi sukaldariri hiru plater ezberdin sukaldatzeko gonbitea luzatu diegu.

Errezilgo Izarre jatetxeko sukaldariak prestatutako platerak hauek dira:

  • Oilasko errea

  • Usoak saltsan

  • Errezil Sagar erreak

 

Azpeitiko Elikaguneko Xabi Izagirre sukaldariak prestatutakoak berriz:

  • Errezil Sagar, tomate eta gazta entsalada

  • Oilasko eta Errezil Sagar krepa

  • Errezil Sagar “krumblea”

 

Joan pentsatzen zein plater prestatzea gustatuko litzaizukeen, hurrengo egunetan blogean hauen errezetak argitaratzen joango gara eta. Ez galdu arreta!

 

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina