ERREZIL SAGAR DADOAK
Osagaiak:
- 2 Errezil Sagar.
- 10zl Calvados-a.
- 125g azukre.
- 35g gurina.
- Gatza.
Prestaketa:
Zartagin batean, urtu gurina. Errezil Sagarrak zuritu, eta dadotan moztu. Bota gurinetara sagar dadoak. Urre kolorea hartzen duenean, bota azukrea, utzi karamelizatzen eta Calvadosa sartu. Urritzen denean, atera eta utzi epeltzen.
HOSTOPILA
Osagaiak:
- Hojaldre zati bat.
- Azukre arina.
Prestaketa:
Moztu hostore orria 5zm-ko diametroko biribilean eta egin zulotxo batzuk; erre labean 180º-tan 15 minutuz.
KARAMELU KREMA
Osagaiak:
- 35g azukre.
- 200g esne-gain.
- 2 arraultz gorringo.
- Gatza.
Prestaketa:
Azukrea urtu zartagin batean, eta kolorea hartzean, erantsi esne-gaina. Irakitean, sutatik atera eta bota gorringoak birak eman bitartean. Gatz pixka bat bota, eta sartu hozkailuan.
HUR KARAMELUAK
Osagaiak:
- 50g hur.
- 30g azukre.
- 15g ura.
Prestaketa:
Zartagin batean jarri azukrea eta ur pixka bat. Irakitean, sartu hurrak eta su txikian karamelutu. Kolorea hartzean, atera plater batera, hozteko.