Pularda paparra Errezil Sagar kremarekin bere saltsan

SALTSA

Osagaiak:

  • 8 pularda hego.
  • Tipulin bat.
  • Baratxuri ale bat.
  • 1dl ardo zuri.
  • Limoi bat.
  • Errezil Sagar bat.
  • Ura.
  • Arto irina.

Prestaketa:

Lapiko batean, prestatu pularda hegoak, tipulin eta baratxuriarekin. Bota ardo zuria eta Errezil Sagarra zatituta eta, urritzen denean, busti urarekin, eta utzi egosten limoi batekin ordubetez. Saltsa iragazi, eta arto irinarekin loditu.

ERREZIL SAGAR GELATINA

Osagaiak:

  • 50gr Errezil Sagar.
  • 70gr ur.
  • 0,5gr xantano goma.
  • Gatza.

Prestaketa:

Gelatina egiteko, osagai guztiak batu, txikitu, iragazitik pasa eta hozten utzi.

PULARDA PAPARRA

Osagaiak:

  • 20gr jengibre.
  • Baratxuri ale bat.
  • Errezil Sagarraren azalak.
  • %8ko gatzuna (1Lur/80gr gatz).
  • Pularda papar bat.

Prestaketa:

Prestatu gatzuna jengibre, baratxuri eta sagar azalekin; sartu pularda eta eduki 25 minutuz, eta atera; ondo lehortu. Zartagin batean, gorritu pularda azalaren aldetik olio pixka batekin eta sartu labean bost minutuz.

ERREMOLATXA KURRUSKARIA

Osagaiak:

  • Erremolatxa.
  • Oliba olioa.

Prestaketa:

Erremolatxa zuritu, xerra finetan moztu, eta oliba oliotan frijitu.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina