Gustagarri Running & Festa!

Datorren larunbatean, hilak 16ean, 23. AZKOITIA-AZPEITIA nazioarteko maratoi erdia ospatuko da.

Kirol praktika bertako produktuetan oinarrituriko gastronomiarekin uztartzeak bizi poza ematen duelako, UROLA GUSTAGARRI RUNNING & FESTA! ekimena antolatu dugu, AZKOITIA-AZPEITIA ANTOLAKUNTZA-rekin batera.

Azpeitiko ERTZ Taberna, EGUZKITZA Taberna, GANBARA GOURMET Ardotegi & Delicatessen, ETXAUN Delicatessen eta JUANTXO TXIKI Tabernak dira parte hartzaileak. Bertako produktuez osaturiko pintxo ezberdinak dastatu ahal izango ditugu.

  • JUANTXO TXIKI Taberna: Olagarroa, piper berde eta tipula brotxeta.
  • ETXAUN Delicatessen: Label Tomatea eta Getariako antxoa bi eratara eginiko tosta.
  • GANBARA GOURMET Ardotegi & Delicatessen: Label Tomatea, Getariako hegaluze eta antxoa pintxoa.
  • EGUZKITZA Taberna: Urrestillako piperra, Beizamako Gazta eta Basatxerri urdaiazpiko “montaditoa”.
  • ERTZ Taberna: Basatxerri urdaiazpikoa, Ertxiñeko arrautza ekologikoak, Getariako antxoarekin.

Pintxo sorta ederra dastatzeko aukera larunbatean. Bertako produktuez osaturik, korrikazaleen gustagarri.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!


2

share on:

Leave a Response