Hegaluzea parrilan tomate konpotarekin

Osagaiak 4 pertsonentzat:

  • 1.200 gr hegaluze, bi trontzo gutxi gorabehera.
  • 150 ml oliba olio.
  • Gatza.
  • 400 gr porru.
  • Frijitzeko oliba olioa.
  • Perrexil kizkurra, 8 hosto.
  • Tipulak.

Konpotaren prestaketa:

Tomateak garbituko ditugu eta gerorako prest utziko ditugu.

Tipulak moztuko ditugi juliana erara eta gerorako prest utziko ditugu.

Ontzi batean ura berotzen jarriko dugu. Irakiten hasten denean, tomateak sartuko ditugu eta hamabost segundoz edukiko ditugu uretan. Tomateak uretatik atera eta hozten utziko ditugu. Hozten direnean, azala kendu, erditik ebaki eta haziak eta ura kenduko dizkiegu eta gerorako prest utziko ditugu.

Ontzi batean oliba olioa berotzen jarriko dugu. Berotzen denean, tipula botako diogu eta su eztitan frijituko dugu. Su eztian ongi frijitu ondoren, tomateak gehituko dizkiogu eta ondo ondo nahasiko dugu. Hogei bat minutuz egiten utziko diogu etengabe eraginez. Eginda dagoenean, gatza botako diogu eta gerorako prest utziko dugu.

Hegaluzearen prestaketa:

Gatza botako diogu hegaluzeari eta parrilan egingo dugu. Eginda dagoenean, azala eta hezurrak kenduko dizkiogu, eta gerorako prest utziko dugu.

Porruaren prestaketa:

Porruak garbituko ditugu, juliana erara moztu eta oliba olioan frijituko ditugu. Hozten direnean, ura kendu eta lehortu egingo ditugu eta gerorako prest utziko ditugu.


 

 

share on:

Leave a Response