Jai Alai menua Azoka Herritik

Jai Alai jatetxea

Azoka Herritiken baitan parte hartzen duten jatetxeetako bat da Jai Alai, Urrestilla bidean, eta honako menua prestatuko du Azoka Herritikeko asteburuan eta hurrengoan, hau da, Irailak 18 gauez, Irailak 19 eguardi eta gauez, Irailak 20 eguardi eta gauez eta hurrengo asteburuan, 25, 26 eta 27 berdin.

BARAZKIEN RAVIOLIAK BABARRUN-KREMAREN GAINEAN 

Jai Alai Jatetxeko menua Azoka Herritikerako
Barazki Ravioliak

 

 Nola egin: Azoka Herritiken erositako bertako garaiko barazkiak (kuiatxoa, tipula, piperra…) su txikian egin, eta aurrez egositako odolki- erdiarekin      nahasi, betegarri trinkoa lortu arte. Egosi ravioliak, izotzarekin hoztu eta aurrez egindako orearekin bete. Babarrun-krema egiteko, egosi babarrunak ohiko    erara, txikitu eta iragazi.

 

 

       AHATE HOSTOPILA SAGAR – KONPOTAREKIN

Jai Alain 2. platerra Azoka Herritiken
Ahate Hostopila

 

 Nola egin: Kendu haragia ahate-konftari. Tipula egin, eta molde laukizuzen batean jarriko dugu. Azpian tipula jarriko dugu, eta ahate-haragia gainean.    Sagar-konpota egingo dugu, osagarri moduan jartzeko. Labean berotuko dugu, eta haragi-saltsa eta  sagar- konpota ere erantsiko dizkiogu.

 

 

 

INTXAUR COULANDA

Jai Alaiko postrea Azoka Herritiken
Intxaur Coulanda

 Osagaiak: 300 gr txokolate, 6 arrautza, 120 gr azukre, 100 gr gurin.

 Nola egin: Intxaur-praline bat egingo dugu, eta gerorako gordeko dugu. Arrautzak eta azukrea nahasiko ditugu, txokolatea gurinean urtuko dugu, eta  dena nahasiko dugu, pralinea izan ezik. Arrautzekin, azukrearekin, txokolatearekin eta gurinarekin egindako nahasketa moldeetan jarriko dugu, eta erdian  pralinezko intxaur bat. Labean sartuko dugu 6 minutuz, 190 gradutan

share on:

Leave a Response