Larrañagako menua Azoka Herritiken

Larrañaga jatetxea

Azken egunotan egin dugun bezala Azoka Herritiken parte hartuko duten jatetxeetako menuak zabaltzen jarraituko dugu. Honako honetan, Larrañaga Hotel Jatetxeak prestatuko duen menuaz hitz egin behar dizuegu. Berau prestatzeko, Irailak 18 edo 19an azpeitiko plazatik pasa eta bertako tipula, azenarioak, piper berdeak eta baratxuriak erostea beharrezkoa da. Eta baita Basatxerriko Txerri – Ukondoa labean egiteko. Goazen bada!

 

BAKAILAOZ BETETAKO PIPERRAK 

Larrañagako lehen platerra Azoka Herritiken
Loiolako Piper morroe beteak

Osagaiak: 4 pertsonentzat

• Piper berde bat   • Baratxuri ale bat

• Perrexil apur bat • Olio basokada bat

• Gatza eta piperbeltza • 12 pikillo piper oso

• Arraina, 200 gr (legatza, zapoa edo bakailaoa)• Tipula bat

• Azenario bat

Saltsarako osagaiak:

• Tipula apur bat, erregosia • Arrain-salda beroa, ¼ litro

• Loiolako 4 piper morro gorri • Perrexil apur bat

Nola egin: Tipula, azenarioa, piper berdea eta baratxuria txiki- txiki egingo ditugu. Barazkiak kazola batean jarriko ditugu egosten, olioarekin eta gatz apur batekin. Barazkiak bigundutakoan, arraina izpituta erantsiko diogu, eta gatza, piperbeltza eta perrexil txikitu pixka bat gehituko dizkiogu. Zurezko koilara batez ondo eragingo diogu guztiari; arraina gehitu eta bi minutura, sutik aterako dugu guztia, eta estali egingo dugu. Hozten denean, piperrak beteko ditugu, eta arrautza- irinetan pasatu eta frijitu egingo ditugu. Piper frijituak kazolan jarriko ditugu, eta saltsarekin estaliko ditugu. Zenbait minutuz sutan berotu ondoren, zerbitzatzeko prest izango ditugu. Saltsa prestatzeko, osagaiak irabiagailuan txikituko ditugu, saltsa lodi samarra lortu arte.

BASATXERRI TXERRI-UKONDOA LABEA (Ez dugu plater honen errezetarik Ukondoa labean egitea baino askoz gehiagorik ez baitu)

IJITO BESOA

Larrañagako postrea Azoka Herritiken
Ijito-Besoa

Osagaiak: 4 pertsonentzat.

• 4 arrautza • 130 gr azukre • 170 gr irin

• 2 koilarakada txiki legamia • Gatz apurtxo bat

• Glas azukrea, gainetik botatzeko

Ziropa egiteko:

• 50 gr ron • 2 koilarakada ur • 50 gr azukre • 130 gr azukre

Nola egin: Bizkotxoa egiteko, nahasi irabiagailuarekin arrautzak eta azukrea. Programatu 2 minutu, 40º-tan, 3. abiaduran. Tenperatura programatu gabe, irabiatu beste 2 minutuz, abiadura berean, harrotu dadin. Erantsi irina, legamia eta gatza, eta programatu beste 5 segundo 3. abiaduran. Ondoren, isuri nahasketa hori labeko erretiluan (aurrez olioztatuta egon behar du). Zabaldu ondo, gehienez ere zentimetro bat edo biko altuera izan behar duela kontutan hartuta. Sartu labean (aurrez bero- tzen jarri, 180º-tan) 10-15 minutuz, gutxigora behera. Zapi heze baten gainera atera, bildu, eta hozten utzi. Bien bitartean, jarri ziroparen osagaiak ontzian, eta programatu 3 minutuz, 100º-tan, 4. abiaduran. Katilu batera atera, eta gorde. Azkenik, zabaldu bizkotxoa, busti ziroparekin, banatu krema bizkotxoaren gainean, bildu berriro, glas azukrea gainetik bota, eta apaindu nahi duzun bezala. OHARRA: ijito-besoaren betegarria gazia bada, azukre erdia eta legamia erdia erabili. Bildu gabe ere erabil daiteke bizkotxoa, tartak egiteko, tiramisua edo anana-tarta egiteko, adibidez, papereko bizkotxoaren ordez.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina