Udaberriko baratza

Udaberria iristearekin batera, produktu berriez gozatzeko aukera ematen digu gure baratzak: ilarrak, tipulina, baratxuri freskoa, babak, letxuga, kukuluak, zerba, lekak, kalabazina, patata…

Urola Gustagarri ekimenaren baitan, bertako eta garaian – garaiko produktuak aukeratzen ditugu. Oraingoan, udaberriko baratzaren oparotasuna balioan jarri nahi izan dugu eta honekin batera, bertako ekoizle eta baserritarren lana errekonozitu nahi dugu.

Bertako eta garaiko produktuak kontsumitu ditzagun!

share on:

Leave a Response