Euskal Sagardoa

Euskal Herrian mendeetan zehar kontsumitu den produktuari gorazarre egiten dio jatorri-deiturak. Marinelen bidaidea itsasaldi luzeetan. Gure arbasoen lanaren eta bizimoduaren lekukoa. Egunerokoan nahiz une berezietan, baserrietako zein hirietako ahogozoa.”

Ezaugarri orokorrak:

Sagarrez egindako edaria da sagardoa. Alkohol graduazio txikia du (%5 da jatorri-deituraren kasuan gutxiengoa) eta sagar zukua hartzituz lortzen da.Euskal Sagardoa jatorri-deituraren bereizgarria izateko, sagardoak %100 bertako sagarrarekin egina egon behar du eta kalitate bermea eduki.

Sagardo onenak dastatzea gustatzen bazaizu, igarriko diezu goi-kalitatezko ziurtagiriak dituztenei.

Sagardoak Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako zigilua eta numerazioa izan ditzan, analitikak eta panel organoleptiko bat pasa beharra dauzka. HAZI Fundazioak ziurtatzen du prozesu osoa, hasi sagastitik eta botilara arte.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina