LumaGorri, Baserriko Oilaskoa

LumaGorri duela 24 urte Baserriko Oilaskoaren ekoizleen artean sortutako talde bat da. Ekoizle hauek Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban daude kokatuta eta beraien asmoa Baserriko Oilaskoaren berreskuratzea eta aldi berean Euskal baserriak aktibo mantentzea da.

Urola bailaran, Aizarnazabal, Azkoitia, Urrestilla eta Zestoan aurkitu daitezke.

LumaGorri Baserriko Oilaskoak aireztapen naturaleko etxola txikietan hazten dira, mimo handiz, animalien ongizatea lehenetsiz.

90 egunez belardian hazteak, ingurumenaren jasangarritasunean eta naturarekiko eta bioaniztasunarekiko errespetuan oinarrituz, belar fresko, arto

(%60) eta zerealetan oinarritutako elikadura naturalak, erabilera tradizionalarekin eta prozesu osoan zehar dituen kontrol zorrotzekin batera, egiten dute LumaGorri oilaskoak propietate nutritibo eta organoleptiko bereziak izatea.

Haragi fin, zaporetsu eta xamurra.

 

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

 

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina