Usoak saltsan

 

Osagaiak:

  • Tipula.
  • Errezil Sagarra.
  • Azenarioak.
  • Etxeko tomate saltsa.
  • Usoak.
  • Hirugihadda.
  • Kozinatzeko soka fina.
  • Baratxuriak.
  • Olioa.

Prestaketa:

  1. Saltsa egiteko, ontzi batean tipula, azenarioa eta sagarrak zatituta jarriko ditugu sutan. Hauek egiten ari diren bezala etxeko toatea bota eta utzi dena bat egiten.
  2. Usoak garbitu ondoren, hirugiharra bueltan jarri eta kozinatzeko soka finarekin ondo lotu, sutan jartzen denean soltatu ez dadin.
  3. Sartagin batean baratxuria egiten jarri olioaz eta usoak bota, dena gorritu arte.
  4. Hauek gorritzean, saltsara gehitu eta 2-3 orduz egiten utzi, begiratzen joan.
  5. Usoak eginda daudenean, aparteko ontzi batean jarri eta saltsa iragazki batetik pasa fin-fin gelditu arte. Usoak saltsa horretara gehitu.

share on:

Leave a Response