Artisau ogia ekitaldirako izen ematea

Zer?

Ogi artisauaren gaineko xehetasun guztiak ezagutzeko ekitaldia. Ogi artisaua zer den, lehengaiak, ogi motak, ekoizpen prozesua, elikaduraren ikuspegitik dituen propietateak e.a. bailarako hiru okinekin (Solaka, Irure Txiki eta Mokoroa) eta Aitziber Aizpuru nutrizionistarekin antolatu den zuzeneko solasaldi eta dastaketa baten bidez.

 

Noiz?

Uztailak 3 ostirala, 20:00tan.

 

Non?

Zuzenean Azpeitiko Azoka Plazan eta nahi duenak streaming bidez www.urolagustagarri.eus webgunean.

 

Nola?

Parte hartu ahal izateko izen ematea beharrezkoa da (partaidetza mugatua).

Zuzenean azoka plazan edo eta etxetik streaming-ean parte hartuko den zehaztu beharko da izen emateko prestatu den formularioa betetzean.

Izena emandakoak egunean bertan bere ogi sorta jasotzera pasa beharko dute Azpeitiko Elikagunea edo Zarauzko Lakari dendetatik.

Partehartzearen kostua 5€koa izango da, dastaketarako ogi sorta eta ondorengo solasaldian parte hartzeko aukera emango duelarik

 

Ekitaldia euskaraz izango da.

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina