Gure baratzetako barazkien entsalada epela

Joseba Jatetxea azkoitiko Floreaga jauregian kokatzen da eta honako honetan entsalada epel hau prestatu du bertako eta garaiko produktuekin.

Osagaiak:
– Barazki ezberdinak: letxuga
berdea-lollo edo letxuga morea,
eskarola kizkurra, lombarda…
– Mausitxa artzai gazta.
– Intxaurrak.
– Urrak (labean txigortuak).
– Eztia (“baño marian” edukiko
dugu mehetzeko, bestela oso
potoloa gelditzen da eta asko
gozatzen du).
– Errezil sagarra.
– Gatza, oliba olioa eta ozpina.

Prestaketa:
Barazkiak ondo garbitu. Ura kendu ondoren eskuz txikitu zati txikietan eta bakoitzaren gustura ondu.
Jarraian hartu 4 urra eta intxaur eta txikitu barazkien gainean jarriz.
Gaztarekin ere berdin, zatitu eta ipini gainean. Sagarra berriz, zuritu, tako txikietan puskatu eta tontor bat ipini gainean.
Labean sartu 10-15 segundu epeltzeko eta ateratzerakoan bota eztia (tenedore bat sartu ezti potean, eta eztia meheago
egongo denez puntetatik erortzen denarekin nahikoa da), eta gure platera prest dago.

 

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina