Onddoen entsalada epela

Laja jatetxea sekulako bistak dituen azkoitiko gaintxo batean kokatzen da. Bertako eta garaiko produktuak erabiliz beste entsalada epel bat prestatu du onddoak protagonista direla.

Osagaiak:
– Onddo ertain bat
– Ahate gibela (txiribia edo birutak
ateratzeko)
– Osterzuria
– Tomate ale erdi bat
– Letxuga
– Bertako gazta

Prestaketa:
Onddoa oliotan egosi baratxuriarekin irakiten hasi arte. Bitartean,
letxuga eta osterzuria ondo garbitu. Tomate alea zuritu eta haziak kendu
gero laukitxoetan mozteko.
Bukaera eta aurkezpena:
Bol batean letxuga, osterzuria eta tomatea laukitxoetan ipini olio
ozpinarekin nahasteko. Onddo eta “brunoise” erara moztutako gazta
gehitu eta amaitzeko molde batean barazkiak prestatu, bere olioozpinarekin,
eta xerratan moztutako onddoak jarri. Gainetik, ahate gibel
txiribi pixkat botako diogu.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina