Azpeitian (Urrestilla bidean) kokatzen den jatetxe honetan hainbat menu ezberdin dituzte, eta hauetan bertako eta garaiko produktuekin egindako plater hau barneratu dute; Mingaina onddoz betea.
Osagaiak: 4 pertsonentzako
– 12 Txahal Mihi xerra fin.
– 300 gr. Onddo.
– 3 Tipula
– 2 dl. Olio 0.4 gradukoa
– 3 Arrautza
– 2 Gollarakada tomate pure
Prestaketa:
Tipula oliotan sueztitzen jartzen dugu. Zatikatutako onddoak salteatu
eta eginda daudenean esne-gaina eta tomate purea gehitu. Su
motelean eragin eta gorde.
Beste alde batetik, txahal mihi xerrak ondu eta sei xerren gainean
perretxikoen aurreko krema gehitu beste sei txahal mihi xerrekin
estaliz. Ogitarteko moduan jarri eta izkinetatik saltsa ez ateratzeko
behatzekin presionatu.
Eskalopeak arrautzaztatu eta frijitu ondoren xukatu olioa murrizteko.
Amaitzeko, eskalopeak saltsan busti eta bero zerbitzatuko dugu.