Hirugihar ontzutuz eta Idiazabal ketuz betetako izterrak, Errezilgo Sagar kremarekin eta bere egosketaren zukuaekin

Osagaiak

Izter beteentzat:

• Atzealdeko 4 baserriko oilasko laurden.
• Hirugihar ontzutuaren 16 xerra.
• Idiazabal gazta ketua 16 xerra.

Errezil Sagarraren kremarentzat:

• Errezil Sagara kilo bat.
• 100 gramo azukre.
• 50 gramo ardo zuria.

Egosketa zukuarentzat:

• Atzealdeko laurdenetako hezurrak.
• 2 tipula.
• Porru bat.
• 2 baratxuri ale.
• 50 gramo gurin.

Prestaketa

1. Errezil Sagarrak lautan moztu eta ontzi batean egosi ardo eta azukrearekin. Likidoa lurrundu arte egon.
2. Dena birrindu konpota testura bat izan arte.
3. Oilaskoari hezurrak kendu. Hezurrak tipula, porru eta baratxuriekin labean sartu 210 gradutan 15-20minutu.
4. Labetik atera eta eltze batean sartu bere saltsa eta guzti. Ura gehitu eta egosi likidoa %70era murriztu arte.
5. Barazki guztiak birrindu eta sutan mantendu. Lauki txikitan moztutako gurin hotza gehitu eta sutan mantendu.
6. Kontra izterrari hezurra eta azala kendu.
7. Haragiari barnealdean hirugihar eta gazta xerrak jarri eta haragia bere baitan biribildu. Ondo estututa gelditu arte.
8. Kendutako azalarekin oilasko erruloa estali.
9. Zartagin batean egin alde guztietatik.
10. Egosia labean amaitu 180 gradutan 15 minututan.

Platerean jartzeko:

1. Plateraren oinarrian Errezil Sagarraren konpota jarri, izterrak bitan moztuta konpotaren gainean jarriko ditugu.
2. Estali izterrak egosketa zukuarekin.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina