Sagar bilketaren garaia gerturatzen ari dela eta, urriaren 12an goizeko 11.00etan bisita gidatu berezi bat eskainiko da Errezilgo Ibarbi Sagarraren ibilbidean zehar Errezilgo plazatik abiatuta.
Esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera izango du jarduera honetan parte hartuko duen orok. Zelai, sagasti eta baserriez inguratua dagoen paisaia paregabea zeharkatzen duen ibilbidean Errezileko ikur den Errezil Sagarra edo Ibarbi sagarra (herrian bertan ezagunagoa den bezala) gertutik ezagutzeko aukera egongo da. Ibarbi sagarraren ezaugarri eta propietateak ikasteaz gain, berorren ekoizpenari buruz eta ekoizten den inguruneari buruzko hainbat informazio partekatuko da, naturaz eta aire libreaz gozatzen den bitartean.
Pare bat ordu inguru iraungo duen jardueran aintzinean eta egun sagarra biltzeko erabili izan diren tresnak ezagutu eta probatzeko aukera egongo da. Fruitu preziatu honen inguruan egiten diren elaborazio ezberdinen dastaketa batetaz gozatu ahal izango du parte hartzaileak.
Familia eta lagun artean egiteko jarduera aproposa da, eta esperientzia gogoangarri bat bizitzen den bitartean Errezil eta inguruetan egun pasa ederra egiteko aitzakia.