Urola gustagarria 3. edizioa gainean dugu, eta oraingo honetan euskal okela eta euskal esnea izango dira protagonistak. Martxoaren 19tik apirilaren 19a bitartean bi osagai horiekin prestatutako jaki goxoak dastatzeko aukera izango da eskualdeko hainbat jatetxeetan. Danetik prestatu dute sukaldariek; aperitibo moduan bertako haragi egosiarekin egindako kroketak edota ilar kremazko txupitoa adibidez, buztana saltsan, txuleta, bertako txahalaren mutur eta tripakiak saltsa gorria lehengo plater moduan eta arroz esnea, aizko pastel kurriskaria, besteak beste, postrerako. Menu guztiak blogean dituzu, menuak atalean.
Eta bestalde, bertako produktuak eta beroiek ekoizten dituzten baserritar eta ekoizleak gertutik ezagutzeko aukera ere izango da Urola eskualdeko baserrietara egindako bisiten bidez edota tailer eta bestelako ekintzen bidez. Errezilgo Irure Txiki baserrian ogia eta gailetak nola egin ikasiko dugu, Urki baserriko txerri-haztegian nola lan egiten duten ikusiko dugu Beizaman eta Azpeitiko Berastegi baserrian Idiazabal gaztearen jatorri izendapeneko gaztaren ekoizpen prozesua nolakoa den ikusiko dugu, besteak beste. Eta nola ez, azoka eta egun berezietan bertako produktuak dastatzeko aukera izango da.
Animatu eta parte hartu! Zatoz gure produktuak eta baserriak ezagutzera!
Martxoak 21, larunbata – ERREZIL
TAILERRA IRURE TXIKI BASERRI AGROEKOLOGIKOAN
Ogi eta gaileta lantegia
Goizean 10:00-13:00
Arratsaldean 16:00-19:00
Informazioa eta erreserbak: 605755543
Martxoak 22, igandea – BEIZAMA
ASKE HAZITAKO BASATXERRI TXERRIAK.
Urki baserriko txerri-haztegira bisita gidatua. Beizamako produktuen dastatzea aterpetxean.
Goizean 10:30-13:00.
Informazioa eta erreserbak: BEIZAMAKO ATERPETXEA – INGURUMEN ZENTROA, 630 181 994, beizamabizia@gmail.com www.beizamakoaterpetxea.com
Martxoak 28, larunbata – AZKOITIA
“Urola gustagarri” ekimenaren herri aurkezpena plazan, 12:00etan. Labeldun okela, sagardoaren degustazioa eta haurrentzako gaileta tailerra.
Martxoak 28, larunbata – ERREZIL
TAILERRA IRURE TXIKI BASERRI AGROEKOLOGIKOAN
Ogi eta gaileta lantegia
Arratsaldean 16:00-19:00
Informazioa eta erreserbak: 605755543
Martxoak 29, igandea – ERREZIL
BISITA IRURE TXIKI BASERRI AGROEKOLOGIKOAN. Baserriaz gozatuz, bertako bizimodua eta bizidunak ezagutu
Goizean: 11:00-12:30
Arratsaldean 16:00-17:30
Informazioa eta erreserbak: 605755543
Apirilak 2, osteguna – AZPEITIA
XOXOTE GAZTA.
BERASTEGI BASERRIA. AZPEITIA
Bisita gidatua Idiazabal jatorri izendapeneko gaztaren ekoizpen prozesua.
Hasiera ordua 10:30ean.
Informazioa eta erreserbak: 628 283 258 / 943 151878
Apirilak 3, ostirala – ERREZIL
BISITA IRURE TXIKI BASERRI AGROEKOLOGIKOAN
Baserriaz gozatuz, bertako bizimodua eta bizidunak ezagutu
Goizean: 11:00-12:30
Arratsaldean 16:00-17:30
Informazioa eta erreserbak: 605755543
Apirilak 4, larunbata – BEIZAMA
ARTZAI GAZTA IDIAZABAL JATORRI IZENDAPENEKO GAZTA.
Bisita gidatua+produktuen degustazioa: “Artzai gaztaren ekoizpena” Arreta
baserria.10:30 – 13:00
Info. eta erreserbak: 630 181 994, beizamabizia@gmail.com
Apirilak 5, igandea – BEIZAMA
BASOA UDABERRIAN. Paseoa eta jolasak+produktuen degustazioa: Hasiera puntua 10:00etan Beizamako plazan.
Info. eta erreserbak: 630 181 994, beizamabizia@gmail.com
Apirilak 11, larunbata – ZUMAIA
Santa klara baserri-Nekazalturismoa.
Bisita gidatua eta degustazioa. Euskal kostaldeko baserri eredua, turismora dibertsifikatu
dena.
Bisita ordutegia: 11:00-12:30.
Informazioa eta erreserbak: 943 860 531 info@santaklara.es
Apirilak 12, igandea – BEIZAMA
LIMOUSIN ARRAZAKO ABELGORRIAK.
Leunda ustiategia. 10:30 – 13:00
Informazioa eta erreserbak: BEIZAMAKO ATERPETXEA – INGURUMEN ZENTROA,
630 181 994, beizamabizia@gmail.com www.beizamakoaterpetxea.com
Apirilak 18, larunbata – ZESTOA
Azoka berezia: produktoreak, degustazioak, haurrentzako sukaldaritza tailerrak…
Goizean zehar.