Eusko Labeleko esneak Euskadiko ustiategi onenetan du bere jatorria, indarrean dagoen Europako arautegiak eskatzen duena baino kalitate maila handiagoa eskainiz. Goi mailako kalitateko esne gordin honi ultrapasteurizazio izeneko prozedura termikoa ezartzen zaio, elikagai honen nutrizio eta zapore arloko ia ezaugarri guzti guztiak gordetzea lortuz, eta funtsezko bitaminarik eta aminoazidorik galdu gabe ia. Honela, elikagaia bere egoera naturalean dituen ezaugarri bertsuekin iristen da kontsumitzailearengana. Produktu freskoa denez hozkailuan egon behar du.