Euskal okela: Eusko Labela duen bakarra

Euskal Okela da Eusko Label ezaugarriarekin adierazitako abelgorri okela, Arautegi eta Egiaztapen Prozedurek ezarritako jatorri, osasungarritasun eta kalitate baldintza guztiak betetzen dituena.

Euskal Okela Euskal Herriko baserrietan kontu handienaz hazitako animalien okela da. Hau da, beren bizitzako urrats guztietan kontrolaturik egon diren eta baimendutako hiltegietan beren kalitateagatik hautatutako abelgorrien okela.EO-SERIE

Abereen elikadura, bazka naturala da eta HAZIk espresuki baimendutako pentsuetan datza.
Euskal Okela, Eusko Label ikurraz egiaztatutako abelgorri okela da. Araudi Teknikoan eta Egiaztatze Prozeduretan zehaztutako jatorri, osasungarritasun eta kalitate baldintza guztiak betetzen dituena.

Euskal Okela , Eusko Labela duen okela bakarra izateaz gain, Jatorriko Deitura Babestua (JDB), eremu geografiko jakin bateri lotutako kalitate berezidun produktuak egiaztatzen duen europar ikurra ere,badu. Euskal Okela soilik baimendutako harategietan saltzen da, erraz topa ditzakegu Eusko Label ikurrarekin nabarmenduta baitaude. Harategi horietan, kontsumitzaileak, Euskal Okela erosten duen bakoitzean, etiketa bat jasotzen du balantza berezi batek emana, eragiketaren zehaztapen guztiak adieraziz eta Eusko Label zeinuarekin. Krotal zenbakia agertzen den etiketetan, www.euskolabel.net web orriaren bitartez jatorrirainoko trazabilitatea ezagutu dezakezu.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina