Mikel Urian menua Azoka Herritiken

Geroz eta gutxiago falta da Azoka Herritiken edizio berri batetaz gozatzeko. Azpeitiko 6 jatetxek prestaturiko menuak zuenganatzen ari gara egunotan eta gaurkoan Mikel Uria jatetxeak prestatuko duenaz hitz egingo dizuegu. Berau prestatzeko, Azoka Herritiken bertako tipulak, azenarioak eta porruak erostea gomendatzen dizuegu eta baita Basatxerriko masail mamiak ere.

ONDDO PASTELA TXANPINOI KREMAREKIN (ez dugu errezetarik)

BASERRIKO EUSKO LABELDUN MASAIL MAMIAK CAVAN ERREGOSIAK

Mikel urian bigarren platerra Azoka Herritiken
Labeldun Masail Mamiak

Osagaiak: 4 pertsonentzat.

• Baserriko Eusko Labeldun Masail Mamiak, 1200 gr

• Oliba-olioa, 200 ml

• Tipulak, 500 gr

• Azenarioak, 100 gr

• Porruak, 100 gr

• Baratxuriak, 10 gr

• Tomate egina, 250 ml

• Ardo zuria, 150 ml

• Brandia, 100 ml

• Haragi-salda edo ura, 2000 ml

• Cava, 500 ml

• Gatza

Nola egin:

Gatza botako diegu masail-mamiei, eta 200 ml oliba- oliotan frijituko ditugu. Frijitu ondoren, xukatu egingo ditugu, eta gorde. Barazkiak zatituko ditugu, eta gorde egingo ditugu. Ontzi batean, masail-mamiak frijitzeko erabili dugun olioa jarriko dugu, eta berotu egingo dugu. Bero dagoenean, baratxuriak gorrituko ditugu; ondoren, barazkiak botako ditugu, eta su eztian frijituko ditugu. Barazkiak frijitu ondoren, masail-mamiak gehituko dizkiogu, ondo nahasiko dugu, eta brandia, ardo zuria, tomate egina, ura edo salda eta cava erantsiko ditugu; gatz apur bat bota, eta ordu eta erdiz egosten utziko dugu, gutxi gorabehera. Eginda dagoenean, barazkiak aterako ditugu eta irabiagailuan pasako ditugu. Ondo- ren, txano batetik pasako ditugu. Aparra kenduko diogu saltsari, eta gatz-puntua emango diogu. Masail-mamiak gehituko dizkiogu, eta saltsa loditzen utziko dugu. Ondoren, berotan utziko dugu. Lurrezko azpil edo kazola batean jarriko dugu, eta nahi dugun moduan apainduko dugu, barazkiekin, perretxikoekin, patatekin…

JOGURT MOUSSEA FRUITU GORRIEKIN 

Mikel Uriaren postrea Azoka Herritiken
Jogurt Moussea

 Osagaiak: 4 pertsonentzat.

 • Esne-gaina, 300 ml

 • Jogurta, 500 ml

 • Arrautza-zuringo bat

 • Gelatina-orri bat

 • Masustak, 50 gr

 • Mugurdiak, 50 gr

 • Andere-mahatsak, 50 gr

Nola egin: Jele-orriak uretan jarriko ditugu. Bigunduta daude- nean, ura kenduko diegu, eta gorde egingo ditugu. Ontzi batean, 50 ml esne-gain jarriko dugu sutan. Bero dagoenean, jelea erantsiko diogu, eta ondo nahasiko dugu. Nahasitakoan, sutan jarriko dugu, eta, irakiten hasten denean, sutik kendu eta berotan utziko dugu.

Krema egiteko: Zuringoak jasoko ditugu, eta gorde egingo ditugu. Esne-gaina jasoko dugu, eta gorde egingo dugu. Ontzi batean, esne-gaina, jogurta, zuringoak eta jelea batuko ditugu, eta kontu handiz nahasiko ditugu. Nahasita daudenean, lauzazko on- tzietan banatuko ditugu, eta hozten utziko ditugu. Hoztutakoan, fruitu gorriak jarriko ditugu gainean, eta mendafnarekin apainduko dugu.

Partekatu:

Utzi zure Iruzkina