Azoka Herritiken baitan aurkeztu behar dizuegun azken menua Sagasti Zahar jatexearena da. Berau prestatzeko, bertako labeldun tomatea eta kalabazina, tipula, “Kakute” piperrak eta baratxuria erostea gomendatzen dizuegu. Hona hemen menuko plater baten errezeta.
LABELDUN TOMATEA ETA MENDREZKA ENTSALADA KAKUPE PIPERREKIN
BERTAKO KALABAZIN BETEAK
Osagaiak: 4 pertsonentzat.
• Bertako kalabazin 1
• Tipula 1
• Baratxuria, 2 Ale
• Etxeko tomate egina
• 40 gr olio
• Gatz pittin bat barazkientzat
• Urdaiazpiko egokia, 150 gr
• Gratinatzeko gazta (Idiazabal)
Nola egin: Lehenik eta behin, kalabazina garbitu eta erditik luze- tara moztu; koilara batekin, barrua hustu (1 cm-ko lo- diera utzi azalari), eta lurrunetan prestatu. Kalabazinaren barrukoa, etxeko tomatea, tipula, bara- txuriak eta urdaiazpiko egosia txikitu eta nahasi, eta su txikian egin. Kalabazinak egosketa-puntuan atera (berdin dio ora- indik gogortxoak badaude, labean amaituko ditugu); bete kalabazinak egin dugun nahasiarekin, eta, on- doren, gazta gainetik jarri eta 10 bat minutuan labean gratinatu (200ºc).
FRUITU BROCHETA PARRILLAN KAKAOZKO BAINUAREKIN