Osagaiak: 4 pertsonentzat.
• Bertako kalabazin 1
• Tipula 1
• Baratxuria, 2 Ale
• Etxeko tomate egina
• 40 gr olio
• Gatz pittin bat barazkientzat
• Urdaiazpiko egokia, 150 gr
• Gratinatzeko gazta (Idiazabal)
Nola egin:
Lehenik eta behin, kalabazina garbitu eta erditik luzetara moztu; koilara batekin, barrua hustu (zm 1-ko lodiera utzi azalari), eta lurrunetan prestatu. Kalabazinaren barrukoa, etxeko tomatea, tipula, baratxuriak eta urdaiazpiko egosia txikitu eta nahasi, eta su txikian egin. Kalabazinak egosketa-puntuan atera (berdin dio oraindik gogortxoak badaude, labean amaituko ditugu); bete kalabazinak egin dugun nahasiarekin, eta, ondoren, gazta gainetik jarri eta 10 bat minutuan labean gratinatu (200ºc).