Orein solomo errea Errezil sagar zatiekin
Osagaiak:
* 200g orein-solomoa.
* Errezil sagar bat.
* 50g gurina.
Prestaketa:
- Egin su bizian orein-solomoa bi aldetatik zartagin batean, eta utzi pausatzen.
- Zuritu eta zatitu dadotan Errezil sagarra.
- Zartagin batean, su bizian erregosiko dugu sagarra gurinarekin batera.
- Sartu labean orein-solomoa 6minutuz, gorritu arte.
- Zatitu xerretan orein-solomoa eta hornitu sagarrarekin.